Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Zinemaldiaren inguruko "Biba Zuek!" saio bereziak, astelehenean eta asteartean, Kursaaleko terrazatik

EITB Media

EITBk Kursaal Jauregiaren aurrean ezarrita duen set berezitik egingo dute programa Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak izarrez inguratuta. Telmo Irureta izango dute gonbidatu nagusi astelehenean eta Fermin Muguruza asteartean.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

Izarrez beteriko saioa izango da astelehen eta astearteko "Biba Zuek!". Zinemaldiaren 70. edizioa hasi den honetan, EITBk Kursaaleko terrazan duen set berezitik arituko dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia Zinemaldiko protagonistetako batzuk elkarrizketatzen.

Bestalde, Izaskun Moyano eta Joseba Olagarai berriemaileak ere Donostian barrena ibiliko dira zuzeneko konexioak egiten, eta zinemaldiko giroa erakusten. 

Astelehean, Telmo Irureta aktorea hartuko dute gonbidatu. La consagración de la primavera filmeko protagonista da zumaiarra, Valeria Sorollarekin batera. Fernando Francok zuzendu, eta EITBren parte hartzea duen lanak Zinemaldiko sail ofizialean parte hartuko dute. Aitziber Garmendiarekin batera egiten duen Sexberdinak antzezlanaz ere hitz egingo dute. 

Astearteko saioan, Fermin Muguruza musikaria elkarrizketatuko dute, ostiralean Velodromoan aurkeztuko duen Black is beltza II: Ainhoa dokumentalaren karietara.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.