Itxi

boxeo izarrak

Boxeoa

Txapeldun olinpikoa izandako Rigondeux kubarra, 'Boxeo Izarrak'en

A.E.

EiTB

Bi domina eskuratu zituen 2000 eta 2004ko Joko Olinpikoetan.

'Boxeo Izarrak' saioak Guillermo Rigondeaux kubarrari eskainiko dio arreta gaurkoan.  Dena lortu zuen afizionatu mailan. 2000 eta 2004ko Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratu zuen. 2009an profesionaletan egin zuen debuta eta zazpigarren borrokaldirako munduko tituloa bereganatu zuen. Orainarte lau aldiz izan da titulo horren jabe eta 11 borrokalditatik denak irabazi ditu. Boxeolari ikusgarria da, teknikoki oso ondo hornitua eta bizkorra. Aurrez-aurre, Robert Marroquin estatubatuarra izango du, 22 neurketa irabazi eta bakarra galdu duen mutila.

Saioa osatzeko erabiliko dugun bigarren norgehiagoka Marcos Nader eta Baker Barakaten artekoa izango da. Nader Ibizan jaiotakoa da, baina austriar nazionalitatea dauka. 14 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Barakat-ek, ostera, 36 irabazi ditu, 11 galdu eta 4 baliogabe ditu.

'Boxeo Izarrak' gaur 00:05ean izango da ikusgai ETB-1en eta larunbat gauean ETBKn.