boxeo izarrak
00:15ean
Pisu erdiastuneko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Lau borrokaldi eskainiko ditu Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen kirol tarteak, horien artean, Adonis Stevenson eta Chad Dawsonen arteko munduko txapelketa. Ostiralean, 00:15ean, ETB1en.
Guztira lau borrokaldi ikusi ahal izango dituzte boxeoaren zaleek aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan. Hasteko, Adonis Stevenson eta Chad Dawsonen arteko munduko txapelketa. Kanadarrak 20 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu du. Dawson estatubatuarrak 31 garaipen lortu ditu eta bi neurketa galdu. Guztira zortzi aldiz izan da munduko tituluaren jabe, eta, besteak beste, Tomasz Adamek, Antonio Tarver, Glen Johnson eta Bernard Hopkins menderatu ditu.
Bigarren neurketan, David Lemieux eta Robert Swierzbinkski izango dira aurrez aurre. Aipagarriak, Lemieuxen zenbakiak: 28 borrokaldi irabazi ditu, horietatik 27 K. O. bidez.
Hirugarren norgehiagokan, afizionatu mailan ondo ibili den Enrico Koelling alemaniarra ezagutuko dugu, eta, bukatzeko, pisu erdiastuneko kontinente arteko txapelketa, Robert Woge alemaniarraren eta Dariusz Sek poloniarraren artean. Woge orain arte egindako 11 borrokaldietan nagusitu da.
"Boxeo Izarrak" saioa 00:15ean izango da ikusgai ETB1en. Pedro Mari Goikoetxea gidariak Manu Maritxalar izango du lagun esatari lanetan.