boxeo izarrak
Gaur gauean
Keith Thurman, welter pisuko izar berria, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Keith Thurman eta Jan Zaveck boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du saioak.
-
Pedro Mari Goikoetxea
Gaur gauean, Keith Thurman welter pisuko boxeolari gaztea ezagutuko dute 'Boxeo Izarrak' saioan, eta Jan Zaveck eslobeniarraren aurka egindako borrokaldia eskainiko dute. Thurman amerikarra teknikoki boxeolari bikaina da eta, gainera, jotzailea, irabazitako 19 borrokaldietatik 18 k.o bidez irabazi dituelako. Zaceck lau aldiz izan da munduko txapeldun eta bi neurketa baino ez ditu galdu.
Ostiraleko bigarren norgehiagokan, Anthony Joshua britainiarra ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Mutil honek urrezko domina eskuratu zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan eta profesional mailan hasi berria da.
Hirugarren borrokaldia Adrien Broner eta Gavin Reesen artekoa izango da. Broner gaztea, neurketarik galdu gabe dagoen boxeolaria, oso karismatikoa da.
Azkenik, borrokaldi historiko bat. Orain 31 urte Wilfredo Gomez eta Lupe Pintorek egin zuten norgehiagoka ikaragarriaren laburpena eskainiko du 'Boxeo Izarrak', 01:15etik aurrera ETB1en.