Itxi

boxeo izarrak

00:15etik aurrera

Pisu erdiastuneko munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Sergey Kovalev eta Ismayl Sillah boxeolariak izango dira aurrez aurre.

Gaur gauean, Sergey Kovalev eta Ismayl Sillah izango dira aurrez aurre 'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen lehenengo borrokaldian. Pisu erdiastuneko munduko titulua jokoan dagoela neurtuko dituzte indarrak bi boxeolariek. Kovalev errusiarra jotzailea da, irabazi dituen 22 neurketetatik 20 k.o. bidez irabazi ditu. Sillah ukrainarrak ere palmares ona dauka: 21 garaipen eta galdutako bakarra.

Bigarren borrokaldian, galdu gabe dagoen boxeolari bat ikusiko dute ikus-entzuleek: Karim Mayfield. Aurrez-aurre, Chris Fernandez izango du. Azkenik, Richard Gutierrez eta Daniel Sandovalen arteko norgehiagoka eskainiko du saioak, bata mexikarra eta bestea kolonbiarra, zein baino zein gogorragoak.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:15etik aurrera ETB1en.