Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Floyd Mayweather, munduko boxeolaririk onena, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Mayweatherrek Miguel Angel Cottoren aurka jokatutako munduko txapelketako neurketa eskainiko dute. Gaur gauean, 00:15ean, ETB1en.

Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Floyd Mayweatherrek eta Miguel Angel Cottok jokatutako munduko txapelketa eskainiko du, lehenengo eta behin. Ondoren, Marcos Maidanak eta Jesus Soto-Karassek egindako neurketaren laburpena eskainiko dute, eta amaitzeko, bi boxeolari gazte ezagutuko dituzte: Oscar Valdez eta Julian Rodriguez. Biak ere hasi berriak dira profesional mailan, baina zenbaki ezin hobeak dituzte. Boxeoaren etorkizuna ziurtatuta dago Estatu Batuetan eta Mexikon.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean emitituko da 00:30etik aurrera ETB1en, Pedro Mari Goikoetxeak gidatuta.