boxeo izarrak
00:10ean
Pisu superertaineko munduko txapelketa bikaina, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Carl Froch eta George Groves boxeolari britaniarren borrokaldia eskainiko du saioak.
Carl Froch eta George Groves boxeolari britainiarrek munduko txapelketa ikusgarria jokatu zuten Manchesterren boxeo-zaleen gozamenerako, eta 'Boxeo Izarrak' saioak borrokaldi bikain hori eskainiko du aste honetan. Froch 8 aldiz izan da munduko tituluaren jabe, 31 borrokaldi irabazi ditu eta 2 galdu. Groves, ostera, orain arteko 19 neurketetan nagusitu da. Larunbat honetan errebantxa jokatuko dute Wembley estadioan 60.000 pertsonaren aurrean.
Saioa osatzeko, erabiliko dugun norgehiagoka, Oscar de la Hoya eta Felix Sturmen arteko borrokaldiak eskainiko du 'Boxeo Izarrak', gaur gauean, 00:10etik aurrera ETB1en.