boxeo izarrak
Gaur gauean
Pisu astuneko munduko txapelketarako kanporaketa, 'Boxeo Izarrak'en
A.A.
EiTB
Bryant Jennings eta Mike Perez izango dira aurrez aurre.
Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioa Bryant Jennings eta Mike Perez boxeolarien aurrez aurrekoarekin hasiko da. Irabazleak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du. Jennings estatubatuarrak 18 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Mike Perez kubatarrak ere ez du neurketarik galdu. Horren zenbakiak hauexek dira: 20 garaipen eta berdinketa bat.
Bigarren norgehiagokan, Julian Williams ezagutuko dugu, boxeolari gazte eta ikusgarria. Michael Medina izango du aurkari, maila oso oneko boxeolaria.
Azkenik, txapeldun handi baten semea ikusiko dugu: Chris Eubank britainiarra. Bere garaian, hainbat aldiz izan zen munduko tituluaren jabe. Semeak ere aitaren bidea hartu du, eta orain arte egin dituen 13 borrokaldietan nagusitu da.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:15ean, ETB1en. Ohi denez, Manu Maritxalar aditua izango du lagun.