Itxi

boxeo izarrak

Gaur gauean

Pisu arineko bi munduko txapelketa ikusgai, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.A.

EiTB

Jose Benavidez-Mauricio Herrera eta Diego Corrales-Jose Luis Castillo borrokak ikusgai izango dira.

Pisu arinen kategoriako bi munduko txapelketa ikusgarrirekin gozatzeko aukera izango da gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioan.

Lehenengo eta behin, Jose Benavidezen eta Mauricio Herreraren arteko borroka eskainiko dute. Benavidez 22 urteko boxeolaria da, eta orain arte egin dituen 21 borrokak irabazi ditu. Herrerak, ostera, 21 neurketa irabazi ditu eta lau galdu, baina bera da gerrikoaren jabea.

Bigarren norgehiagoka historikoa da, Diego Corralesek eta Jose Luis Castillok orain hamar urte Las Vegasen egin zutena. Batzuen ustez, inoizko borrokarik gogorrena. Neurketa beldurgarria gertatu zen, eta Tony Weeks epailearen lana oso eztabaidagarria izan zen.

Astero legez, Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du 'Boxeo Izarrak' saioa gauerditik aurrera ETB1en, Manu Maritxalar lagun duela.

p>
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista