boxeo izarrak
Gaur
Pisu Super Ertaineko Munduko Txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.A.
EiTB
Arthur Abraham alemaniarra eta Paul Smith ingelesa izango dira aurrez aurre, ETB1eko saioan.
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa Arthur Abraham alemaniarraren eta Paul Smith ingelesaren arteko borrokaldiarekin hasiko da. Hilabete batzuk lehenago euren artean egindako norgehiagokaren errebantxa da, eta Pisu Super Ertaineko titulua izango dute jokoan. Abraham 16 aldiz izan da munduko tituluaren jabe eta Smithentzat hauxe izango da bigarren aukera.
Jarraian, pisu erdi astuneko neurketa bat eskainiko dute: Eleider Alvarez eta Alexander Johnsonen artekoa. Alvarez kolonbiarrak orain arte egin dituen 15 borrokaldiak irabazi ditu, eta Johnsonek 16tik bakarra galdu du.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du saioa, 00:00tik aurrera, ETB1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun komentarioetan.
etan.