Itxi

boxeo izarrak

Gaur

Urtain-Cooper borrokaldiaren 45. urteurrena, 'Boxeo Izarrak'en

A.A.

EiTB

Londresen pisu astunek jokatutako Europako Txapelketa berreskuratuko du ETB1eko kirol saioak.

Aste honetan, 45 urte bete dira Jose Manuel Ibar Urtainek eta Henry Cooperrek Londresen indarrak neurtu zituztela. Pisu astuneko Europako Txapelketa izan zen, eta borrokaldi hura gogoratuko dute aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioan. Pedro Mari Goikoetxeak gonbidatu berezi bat izango du aditu gisa: Jose Ramon Argoitia, neurketa hura zuzenean ikusi zuen boxeozalea.

Horrez gain, pisu ertaineko txapelketa bat ere eskainiko dute. John Ryder eta Nick Blackwell britainiarrak izango dira aurrez aurre. Biak ere, boxeolari gogorrak.

Amaitzeko, pisu astuneko norgehiagoka bat: Tom Schwarz alemaniar gaztea ezagutuko dugu. 21 urte ditu, eta orain arte egindako 12 borrokaldietan nagusitu da. Konstantin Airich alemaniarra izan du aurkari.

Gauerditik aurrera izango da ikusgai 'Boxeo Izarrak' saioa, ETB1en.