Itxi

boxeo izarrak

00:00etan

Anthony Joshua pisu astuneko boxeolaria, gaur gaueko 'Boxeo Izarrak'en

EITB

Anthony Joshuaren eta Kevin Johnsonen arteko norgehiagoka eskainiko du aste honetako saioak.

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Anthony Joshua hartuko du protagonista. Gaztetan futbolean aritzen zen Joshua, eta maila oso ona ematen omen zuen. Gainera, 100 metro 11 segundo baino gutxiagotan egiteko gai zen, baina 18 urterekin boxeoari ekitea erabaki zuen eta Londresko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. Profesional mailan, 12 borrokaldi egin ditu, eta denak k.o. bidez irabazi. Ostiraleko saioak Kevin Johnsonen aurka egindako norgehiagoka eskainiko du.

Bigarren borrokaldian, Felix Verdejo eta Ivan Najera arituko dira; boxeolari gazteak baina bikainak dira biak. Batak 17 borrokaldi egin eta irabazi ditu, eta besteak, 16 neurketa ikusgarri.

Azkenik, pisu erdiastuneko neurketa bat eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak; Sullivan Barrera eta Hakim Zoulikha aurrez aurre jarriko dituena. Barrera kubatarrak 15 neurketa egin ditu, eta denetan atera da garaile.

'Boxeo Izarrak' gaur gauerditik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

TB1en.