Itxi

boxeo izarrak

Gaur

Chris Eubank aita-semeak eta Kerman Lejarraga 'Boxeo Izarrak'en

A.E.|EiTB

Jon Fernandez bizkaitarrak eta Ruben Diaz nafarrak jokatutako azken norgehiagokak ere izango dira ikusgai.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

Hasteko, Chris Eubank gaztearen azken borrokaldia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Orain arte, 20 irabazi eta bakarra galdu du pisu superertaineko boxeolari honek. Aurrean izango duen Gary O´Sullivan irlandarrak ere antzeko zenbakiak ditu: 22 irabazi eta 1 galdu. Neurketa horren ondoren, Chris  Eubank aitaren borrokaldi bat gogoratuko dugu. 1992an, John Jarvisen aurka jokatu zuen munduko txapelketa.

Saioaren bigarren atala euskal boxeolariek beteko dute. Lehenengo, Kerman Lejarragak joan den larunbatean Lazslo Toth hungariarraren aurka egin zuen Nazioarteko Txapelketa. Jarraian, Jon Fernandez bizkaitarrak eta Ruben Diaz nafarrak jokatutako azken norgehiagokak ere izango dira ikusgai.