Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Kerman Lejarraga gonbidatu, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Datorren asteko borrokaldian aurrez aurre izango duen Victor Manuel Cayoren borrokaldi bat ikusiko dute berarekin, besteak beste.

  • lejarraga

Datorren astean Ameriketako Estatu Batuetan lehen borrokaldia egingo duela eta, Kerman Lejarraga izango dute gonbidatu gaur 'Boxeo Izarrak' saioan. Bere aurka indarrak neurtuko dituen Victor Manuel Cayoren borrokaldi bat ikusiko dute, Marcos Maidana argentinarraren kontra egindakoa.

Horrez gain, pisu superertaineko borroka bat eskainiko du saioak, Jesse Hart eta Alan Campa aurrez aurre. Hartek 21 neurketa egin ditu orain arte eta denetan nagusitu da.

Azkenik, oilar pisuko borrokaldi gogor bat eskainiko dute: Ryan Burnett eta Ryan Farrang protagonista izango dituena.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:30etik aurrera, ETB1en.