Itxi

boxeo izarrak

Ostiralean, 00:10ean

Ward-Kovalev, pisu erdi-astuneko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Gainera, Ruben Diaz, Sebas Latigo Perez eta Andoni Gago Euskal boxeolariak protagonista hartuko ditu saioak.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea Argazkia: EiTB

Ostiraleko 'Boxeo Izarrak' saioak pisu erdi-astuneko munduko txapelketa eskainiko du, Ward eta Kovalev boxeolarien arteko norgehiagoka, hain zuzen ere. Andre Ward amerikarra txapeldun olinpikoa izan zen eta profesional mailan borrokaldi guztiak irabazi ditu, 31 borrokaldi guztira. Kovalev errusiarrak 30 garaipen eta galdutako bakarra dauka. Biak dira munduko txapeldun izanak eta norgehiagoka honetan hiru gerriko egongo dira jokoan.

Saioaren bigarren zatian, euskal boxeolariak izango dira ardatz. Ruben Diaz nafarrak jokatutako Europar Batasuneko txapelketarekin batera, Sebas Latigo Perez gipuzkoarrak eta Andoni Gago bilbotarrak joan den larunbatean egindako borrokaldiak ikusi ahal izango dituzte boxeozaleek.

'Boxeo Izarrak' ostiral honetan izango da ikusgai 00:10etik aurrera ETB1en.