boxeo izarrak
00:30ean
Terence Crawford, gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioan
EITB Media
14 aldiz izan da munduko tituluaren jabe hiru pisutan, eta azken urteotako boxeolaririk onena da askoren ustez. Kell Brooken aurka egindako azken borrokaldia ikusteko aukera izango da.
-
"Boxeo Izarrak". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Terence Crawford izango dute protagonista aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan. Crawford azken urteotako boxeolaririk onena da aditu askoren ustez, eta 14 aldiz izan da munduko tituluaren jabe hiru pisutan. 36 borrokalditan ez du bakarra ere galdu. Ostiral honetako programan bere azken norgehiagoka eskainiko dute, azaroan Kell Brook britainiarraren aurka egindakoa. Brook ere munduko txapelduna izan da, eta 41 neurketatik bi besterik ez ditu galdu.
Gaueko bigarren hitzorduan, berriz, mexikar jatorriko bi boxeolari izango dira lehian: Alex Saucedo eta Arnold Barboza. 24 borrokalditan garaile izan da Barboza; Saucedok, berriz, 30 garaipen eta porrot bakarra du.
Amaitzeko, Jesse Rodriguez eta Saul Juarezen arteko norgehiagoka eskainiko dute.
Manu Maritxalarrek eta Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duten "Boxeo Izarrak" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.