Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

ETB1eko lehiaketa

6.700 euroko zakua du pilatuta 'Burubero' saioak!

Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan 1.000 jartzen dira jokoan egunero. Eta lehiakideek irabazten ez dutena, zakura joaten da.

Emisioa hasi zenetik bi aste eta bederatzi saio pasa ondoren, 6.700 euroko zakua dago pilatuta 'Burubero' saioan. Kike Amonarrizek egunero ETB1en aurkezten duen lehiaketan 1.000 euro berri jartzen dira jokoan egunero, eta lehiakideek irabazten ez duten kopurua zaku batean pilatzen joaten da.

Bost lehiakide aritzen dira nor baino nor lehian saio bakoitzean kultura orokorreko galdera errazak erantzunez. Horietako bat kanporatu egiten dute saio bakoitzean eta gainerako laurek hurrengo egunean lehiatzeko aukera izaten dute. Azken frogara iristen den lehiakideak, ordura arte lortutako kopuruaz gainera, 1.000 euro eta zakuan dagoena irabazteko aukera izaten du, proba osoa ongi eginez gero. Akatsen bat eginez gero, irabazi ez duen hori zakura pasatzen da.

Orain arte 13 lehiakide edo aurpegi berri ikusi ditugu 'Burubero'n. Guztietan beteranoena Irati Mendizabal da, 29 urteko ordiziarra. Telebista oso gustuko du gazte honek eta etxe honetako zein beste kateetako lehiaketetan parte hartu izan du.

'Burubero' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 19:00etatik aurrera.

 

rrera.