Itxi

Chiloé

Chiloé

Chiloé

22:30ean

Flandrien Challenge txirrindularitza erronka, gaur gauean, "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan

EITB Media

Zigor Iturrietak Lierni Lekuona txirrindulari profesional ohia izango du bidelagun.

0:29
Zigor Iturrieta eta Lierni Lekuona, Flandrian

Gaur gauean, Zigor Iturrietak Flandriara bidaia egingo du "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan. Bertan, 410 kilometroko Flandrien Challenge txirrindularitza erronka gogorrean parte hartuko du, eta harbide eta aldapa malkartsuetan barrena ibiliko da Lierni Lekuona txirrindulari profesional ohiarekin batera.

Halaber, Flandriako hainbat leku bisitatuko ditu, horien artean, Lovaina, Ypres-Ieper, Pamele eliza, Ename erdi aroko herrixka eta Oudenaardeko Tapiz museoa. Gainera, janaria eta edaria ere ez dira faltako ibilbidean zehar. Lovainan, besteak beste, Gastrobar Hop jatetxean izango da, bertako chefarekin, Bram Verbekenekin, eta Oudenaarden, munduko garagardo upategi familiar zaharrenean izango da, Roman garagardotegian, hain zuzen ere.

Hau eta gehiago "Chiloé, lasterka munduan" saioan gaur 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.