Itxi

Chiloé

Chiloé

Chiloé

22:30ean

Andorrako OTSO Travessa ultra trail lasterketa, gaur gauean, "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan

EITB Media

Andorrako hainbat toki bisitatuko ditu Zigor Iturrietak, eta bertako txoko eta gastronomia ezagutuko ditu. Gainera, marmitako bat prestatuko die lau korrikalari.

0:25
Zigor Iturrieta ikurrina jasotzen

Gaurko "Chiloé, Lasterka Munduan" saioan Andorrara egingo du bidaia Zigor Iturrietak. Hango txokoak eta gastronomia ezagutuko ditu, eta OTSO Travessa ultra trail lasterketan ere parte hartuko du.

Andorra la Vella hiriburua bisitatzeaz gain, Ordino, Sorteny, Montaup eta D'Incles bailaretan izango da Zigor. Eraikin eta toki esanguratsuenak ezagutuko ditu, eta tokiko platerik ezagunak probatu ere. Ondoren, Encamp herrira joko du, OTSO Travessa d'Encamp lasterketan parte hartzeko. Zigorrek, gainera, marmitako bat prestatuko die lau korrikalari kenyarri. Vallnord bike park inguruan ere arituko da aurkezlea, bizikletan.

"Chiloé, Lasterka Munduan" gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.