Itxi

Debatea

22:00etan

Jesus Egigureni elkarrizketa, gaurko 'Debatea'n

A.H.

EITB

Horrez gain, krisian bankuek izan duten erantzukizunaz arituko dira saioan.

  • Jesus Eguiguren.

Gaur gaueko 'Debatea' saioan, egunotan bizi dugun krisian bankuek izan duten erantzukizuna izango dute mintzagai. Saioaren elkarrizketa txokoan, berriz, Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen bisita jasoko dute.

Solasaldiari dagokionez, lehentasunezko akzioen salmenta eta etxegabetzeak izango dira debatearen ardatz nagusiak. Izan ere, horiek izan dira azken hiletan bankuen inguruan eztabaida gehien sortu dutenak, eta berez, etxegabetzeek eta zalantzazko finantza-produktuen salmentak kaltetu dute bankuen irudia gehien.

Baina, ardatz horietatik abiatuta, haratago joango dira eta banku sistema osoa aztertuko dute, eta hainbat galdera mahairatuko dituztegu: Errudunak dira bankuak eta krisiaren jatorrian daude? Ala kaltetu hutsak dira, herritarrak bezala?  Gobernuak herritarron eskubideen gainetik jarri ditu banketxeen interesak? Herritarren zerbitzura daude banketxeak? Bateragarriak dira bankuen eta herritarren interesak? Banku sistema berria behar dugu? Babesik badugu bankuen erabaki eta trikimailuen aurrean? Giza eskubideak urratu dituzte bankuek?

Gaiaren inguruan aritzeko, hainbat aditu hurbilduko dira Klaudio Landak aurkeztutako saiora: Gorka Moreno, soziologoa; Josebe Iturrioz, berdintasun teknikaria; Asier Aranbarri, abokatua; Ainhoa Aznarez, haur hezitzailea; Iker Apilanez, Kaleratzeak Stop plataformako kidea; Jose Manuel Urkiri, UCEko abokatua; Ricardo Gonzalez de Durana, Eroski eta Fagor ekarpenen kaltetuen elkartea; Marimi Ugalde, jubilatua: eta Xabier Gurrutxaga, abokatua.

'Debatea' gaur emitituko da 22:00etatik aurrera ETB-1en.