Itxi

Debatea

22:15ean

Legebiltzarreko bozeramaileak solasean, osteguneko 'Debatea'n

A.H.

EITB

Etorkizun hurbila argitzea eskatuko die Klaudio Landak Joseba Egibar, Laura Mintegi, Idoia Mendia, Laura Garrido eta Gorka Maneirori.

Gaur gaueko 'Debatea'n legebiltzarreko bozeramaileen solasaldia izango dute, eta Klaudio Landak gidatuta, egun eguneko egoera politkoa eta etorkizun hurbilera begira zer gertatuko den aztertuko dute. Mahaiaren bueltan, Joseba Egibar (EAJ-PNV), Laura Mintegi (Bildu), Idoia Mendia (PSE-EE), Laura Garrido (PP), eta Gorka Maneiro (UPyD) egongo dira.

Gobernuak aurrekontuen proiektua atzera botatzearekin batera, denbora epe berriak zabalduko dira agintaldi honetan. Alderdi politikoak ez dira ados jarri kontuak aurrera ateratzeko, ezta errua norena den argitzeko ere ez.

Iñigo Urkullu lehendakariak PSE-EE eta PPri egonkortasunerako ituna eskaini die, eta beste guztiei, Euskadi aurrera eramateko ardura politikoa. Oposizioak, berriz, ardura hori gobernuari berari eskatu dio, hasierako posiziotik mugitu ez dela kritikatuz. Hori guztia kontutan izanda, hemendik aurrera zer?

Bigarren mahai bat ere izango dute osteguneko saioan, eta kazetari adituak politikariek esandakoaz arituko dira. Bingen Zupiria Deia-ko zuzendaria, Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendaria eta Luis Haranburu Altuna egongo dira, besteak beste.

'Debatea' ostegun honetan emiitituko da 22:15etik aurrera ETB-1en.