Debatea
Gaur gauean
Datorren asteko greba deialdiaz, 'Debatea' saioan
A.E
EiTB
Joseba Villareal, Garbiñe Aranburu, Luke Uribe-Etxebarria, Iñaki Soto, Andoni Unzalu, Ainhoa Beola, Arantza Azurza eta Xabier Gurrutxaga izango dira Klaudio Landarekin.
Datorren maiatzaren 30eko greba deialdia izango dute hizpide gaur 'Debatea' saioan. Batasun sindikalik lortu ez bada ere, datorren astean greba-deialdia dugu Euskal Herrian.
Protesta hau langileen lan baldintzak defendatzeko ezinbestekoa dela esaten dute deialdia egin duten sindikatuek. Grebaren kontra daudenek egoera zail honetan greba euskal ekonomiarentzat oso kaltegarria izango dela diote. Honetaz eta egunerokotasun politikoak dakarrenaz arituko dira 'Debatea'n.
Horretarako, Joseba Villareal, Garbiñe Aranburu, Luke Uribe-Etxebarria, Iñaki Soto, Andoni Unzalu, Ainhoa Beola, Arantza Azurza eta Xabier Gurrutxaga izango dira Klaudio Landarekin.
'Debatea' 22:30ean eskainiko da ETB1en.