Debatea
Xabier Usabiagak aurkeztuta
Euskal Herriko estatus politiko berriaren proposamenaz, 'Debatea'n
A.H.
EITB
Politikarien artean eman diren hainbat iritzi kontrajarri entzungo dira saioan.
Euskal Herriaren estatus politikoa aldatzeko EAJk azaldutako proposamenaren harira, jeltzaleek alderdi politikoekin hasitako bileren inguruan arituko dira gaurko 'Debatea'n. Gaur bertan izango du EAJk bilera sortako lehenengo batzarra; EH Bildurekin, PPrekin eta UPyDrekin, hain zuzen ere.
Politikarien artean, estatus politiko berriari buruzko hainbat iritzi kontrajarri entzun dira azkenaldian, eta hauek guztiak biltzen saiatuko da 'Debatea' saioa.
EAJk alderdi politiko guztiekin izango dituen hartu-emanetan oinarrituta, autogobernuari buruzko lantaldea eratu nahi du Urkullu lehendakariak. Iñigo Urkulluk abertzaleen eta ez-abertzaleen arteko akordio zabala lortu nahi du, Eskoziaren adibideari jarraituz, bilateralitatea eta legedia errespetatuta.
Proposamen hauek, eta gehiago, aztertuko dituzte Xabier Usabiagak aurkezten duen saioan. Autogobernurako estatus politiko berriaren aurrean al gaude? Euskal Herriaren estatus berria lortzeko bidean al gaude? Estatus politiko berri baten beharra sumatzen al da?
Halaber, saioak Euskal Herriko kasua ez ezik, Eskoziakoa eta Kataluniakoa ere aztertuko ditu, eta honako solaskideak izango dituzte saioan: Josu Mendikute EGIko kidea, Galder del Campo abokatua, Gotzon Elizburu ERNAIko kidea, Ricardo Crespo Usurbilgo zinegotzi eta PSEko Gazte Kontseiluko kidea, Txente Rekondo EHUko irakasle eta Nazioarteko irakaslea, Arantza Azurza abokatua, Xabier Barandiaran soziologoa eta Luis Haranburu Altuna idazlea.
'Debatea' gaur emitituko da 22:15etik aurrera ETB1en.