Itxi

Debatea

22:15ean

Euskadirentzat aro berria, gaur gaueko 'Debatea'n

A.H.

EITB

Juan Carlos I.a Espainiako erregearen abdikazioaz, eta Gure Esku Dago eskimenaz arituko dira Xabier Usabiagak gidatutako saioan.

0:09

Juan Carlos I.a Espainiako erregearen abdikazioak etorkizun ezberdin baterako ateak ireki ditu Euskadin. Errepublika ala monarkia, zer nahi du Euskadik? Erreferendum bat egin beharko litzateke? Zein izango da Euskadiren etorkizuna Felipe VI.arekin? Galdera horiek guztiak erantzuten saiatuko dira osteguneko 'Debatea' saioan.

Haatik, bestelako etorkizun baterako apustua egin dutenak Gure Esku Dago ekimeneko kideak dira. Durango eta Iruñea artean, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea antolatu dute iganderako. 60.000 lagun baino gehiagoren atxikimendua jaso du ekimenak, eta babes zabal horrek izan ditzakeen ondorioak aztertuko dituzte 'Debatea' saioan.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko presio hori nola kudeatuko dute alderdi abertzaleek? Erabakitzeko eskubidearen aldeko politiketan beste urrats bat eman beharko dute?

Galdera hauek guztiak erantzuteko, Garbiñe Biurrun EHJANko magistratua, Galder del Campo abokatua, Luis Haranburu Altuna idazlea, Jose Felix Azurmendi kazetaria, Elixabete Piñol abokatua, Manu Agirre enpresa aholkularia, Jon Telleria Gara-Naiz-eko kazetaria eta Jose Ramon Beloki EAJko diputatu ohia izango dira solaskide.

'Debatea' gaur gauean emitituko da 22:15ean ETB1en.