Itxi

Debatea

Ostegunean

Urkulluren orain arteko agintaldia aztergai, gaurko 'Debatea' saioan

A.A.

EiTB

Bidearen erdira iritsita, bi urte hauen balorazioa egingo dute, eta etorkizuneko erronkei buruz ere mintzatuko dira.

Iñigo Urkulluren lehendakariaren agintaldiak bi urte bete ditu. Bidearen erdira iritsita, bi urte horien balorazioa egingo dute 'Debatea' saioan, eta etorkizuneko erronkak ere aztertuko dituzte. Legegintzaldi hasieran agindutakoa bete al du Urkulluk? Zeintzuk dira hurrengo bi urteetarako erronkak?

Gainera, Xabier Usabiagak azken soziometroaren emaitzak xehe-xehe aletuko ditu. Horien arabera, independentziak inoizko babesik handiena du Euskal Autonomia Erkidegoan. 1998an galdeketa egiten hasi zenetik, independentziaren aldeko aukera % 35ekoa da.

% 35ekoa da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea