Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Bilboko Aste Nagusia

"Edozein Herriko" Bilboko Aste Nagusian murgildu da Ilaski Serranorekin eta Julian Iantzirekin

EITB

Bilboko jaietako giroa erakusteaz gainera, su artifizialen emanaldia ikusi ahal izango da gauero Marijaiari agur esateko ordua iritsi arte.

  • Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuko dute "Edozein Herriko" Bilboko Aste Nagusian

    Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuko dute "Edozein Herriko" Bilboko Aste Nagusian

"Edozein Herriko" saioak Donostiatik Bilborako saltoa egin du eta Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusian murgilduko da Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta. Jaietako giroa jasotzeaz gainera, su-artifizialen saioa ikusi ahal izango da egunero zuzenean.

Italia, Frantzia, Coruña, Granada, Valentzia eta Zaragozako zazpi piroteknia konpainia lehiatuko dira aurten Nazioarteko Bilbo Hiria Su Lehiaketaren XXX. edizioan. Bakoitzak prestatutako emanaldia zuzenean ikusiko da gauero, saio honen barruan, 22:30ean. Larunbat gauean, abuztuaren 27an, Valecea pirokteriaren erakustaldia ikusiko dugu.

Gainerakoan, luxuzko gonbidatuak izango dituzte egunero Julianek eta Ilaskik. Astean zehar, Uribitarte pasealekuan kokatutako setetik pasako dira, besteak beste, Ylenia Baglietto, Ugaitz Alegria, Karmele Larrinaga, Lander Otaola, Aitzol Atutxa, Yolanda Alzola, Zigor Iturrieta, Aitor Albizua, Unai Goikolea, Gontzal Mendibil eta Xabi Solano.