Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur goizean

PSOEko hautagaiei elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n

A.H.

EITB

Maider Lainez eta Eider Gardiazabal izango dira ostegun honetako gonbidatuak.

  • Eider Gardiazabal. Argazkia: EiTB

    Eider Gardiazabal. Argazkia: EiTB

Gaur goizean, Europako hauteskundeetako PSOEko hautagaiak izango dira gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan, eta euren alderdiko programa politiko eta proposamen berriak azalduko dituzte.

ETB1en, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Maider Lainez elkarrizketatuko du eta, horrez gain, Jose Mari Pastor, Niko Moreno eta Jaime Tapia solaskideak izango ditu saioan, goizeko 08:00etatik aurrera.

ETB2n, ordea, Olaia Urtiagak Eider Gardiazabal elkarrizketatuko du goizeko 11:45ean eta ondoren, Silvia Intxaurrondok eguneko albiste nabarmenenak aztertuko ditu egunero gidatzen duen hausnarketa eta analisirako tartean.

Elbarrientzako antzerkiaz, 'Entrada Libre'n

Vanessa Sanchezek Blanca Marsillach aktorea elkarrizketatuko du 'Entrada Libre' saioan. Marsillachen antzerki konpainiak elkarrekintzan oinarritutako antzezlana aurkeztu du, minusbaliotasunen bat duten pertsonei zuzenduta. Bertan, Lope de Vegaren testuak musika estilo ezberdinetako (rocka, kopla, rap...) abestiekin uztartu ditu. Solasaldian ADIZMI elkarteko hiru kide izango dituzte lagun: Estibaliz Perez, Angel Jimenez eta Elena Azpeitia.