Egun on Euskadi
Gaur, 09:00etan
Unicefeko Garazi Barriusori elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' saioan
A.A.
EiTB
Erakundeko lau kide hil dira Somalian izandako azken atentatuan, eta, besteak beste, horretaz mintzatuko da gonbidatua.
Garazi Barriuso Unicef erakundearen Euskadiko Komunikazio arduradunarekin izango da gaur goizean Estepan Aldamiz-Etxebarria 'Egun On Euskadi' albistegian (ETB1, 09:00). Mahai gainean egongo diren gaien artean, Somalian erakundeko lau kide hil dituen atentatua, azken egunetako etorkin uholdearen aurrean bizitzen ari den krisi humanitarioa eta RGIaren inguruko eztabaida izango dira. Gaixotasunen ondorioz izaten diren haurren heriotzak eta horiek ekiditeko Unicefek egiten dituen elkartasun kanpainak ere izango dituzte hizpide.
Eguneko albiste kontakizuna, ohi denez, Olaia Urtiagak egingo du, eta Juan Mari Juaristi, Iker Bizkarguenaga eta Esteban Umerez bilduko dira solaserako mahaira horien inguruko hausnarketa egitera.