Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan, ETB1en

Manu Aierdiri elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan

EITB

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordeak Estepan Aldamiz-Etxebarriaren galderei erantzungo die.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordea elkarrizketatuko du, ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Iruñetik zuzeneko konexioan, Nafarroako egun-eguneko politika gaiak izango dituzte hizpide. Horrez gain, Arkaitz Fullaondo, Felix Iriarte eta Esteban Umerez kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira.

'Egun On Euskadi', astelehenetik ostiralera, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista