Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Hauteskunde Elkarrizketak

Podemoseko hautagaiei elkarrizketak, gaur, ETBn

EITB

Nagua Alba 'Egun On Euskadi' albistegian egongo da, eta Eduardo Maura 'En Jake' saioan izango da gonbidatu.

Podemos-Ahal Dugu alderdiko bi hautagai egongo dira gaur goizean Euskal Telebistan. Estepan Aldamiz-Etxebarriak Nagua Alba Gipuzkoako zerrendaburua elkarrizketatuko du 'Egun On Euskadi' albistegian, 09:00etan.

ETB2ko 'En Jake' saioan, berriz, Xabier Lapitzek Eduardo Maura Bizkaiko zerrendaburua hartuko du, 11:45ean.

Hauteskunde elkarrizketak egiteaz gain, solasaldierako mahaiak izango dituzte bi saioetan. 'Egun On Euskadi'n, Tasio Erkizia, Iñaki Zarraoa, Antton Karrera eta Josu Alvarez egongo dira. 'En Jake' saioan, berriz, Iker Merodio, Martin Garitano, Alberto Surio eta Olatz Barriuso solaskideek hartuko dute parte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista