Egun on Euskadi
Gaur, 09:00etan
Nagua Albari eta Itxaso Atutxari elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n
A.H. | EITB
Estepan Aldamiz-Etxebarriak Elkarrekin Ahala Dugu koalizioko eta EAJ alderdiko ordezkariak elkarrizketatuko ditu.
Igandeko hauteskundeetako emaitzak aztertze aldera, gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Elkarrekin Ahala Dugu koalizioko eta EAJ alderdiko ordezkariak elkarrizketatuko ditu ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Lehendabizi Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea hartuko du, eta, ondoren, Nagua Alba Euskadiko Ahal Dugu alderdiko idazkari nagusia.
Horrez gain, Maite Iturrate, Esteban Antxustegi eta Mikel Aramendi kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira egun-eguneko gaiak aztertzeko.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, ETB1en.