Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Elkarrizketa

Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbide, gaur, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Estepan Aldamiz-Etxebarriak Bilbon larunbatean ospatutako ekitaldiaren inguruan galdetuko dio.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Angel Oiarbide Gure Esku Dago ekimenaren bozeramailea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Hitzorduan zehar, larunbatean Bilbon ospatutako ekitaldiaren inguruko balantzea egingo du gonbidatuak, besteak beste.

Horrez gain, Pili Kaltzada, Andoni Unzalu eta Mikel Aramendi kolaboratzaileek egun-eguneko politika gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.