Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Kultura Agenda

Bizkaiko Farmazia zentroaren errehabilitazioaz, 'EITB Kultura' saioan

A.H.

EITB

IMB arquitectos estudioaren esku izan da errehabilitazioa eta orain, Naturgasen xedea bihurtuko da, Bilbon.

Bizkaiko antzinako Farmazia Zentroaren eraikinean du xede berria Naturgasek Bilbon, eta aste honetan irekiko ditu ateak. 1924ko erakina da eta errehabilitazio lanak IMB Arquitectos estudioak zuzendu ditu.  Eduardo Mugikak lan egiteko toki malgu, aldakor eta modular bat diseinatu du, eraikinaren kanpoko itxura razionalista mantenduz. 'EITB Kultura'n eraikinaren ezaugarriak azalduko dituzte.

Bestalde, Raül Vera gitarra-jole gasteiztarraren musika ezagutuko dute, Musikariak bere lehenengo diskoa aurkeztu berri du: Chromatic. Jazz eta rock estiloek bat egiten dute lan honetan, eta blues, soul eta funk estiloak ere sumatu daitezke lanean.

Horrez gain, 'Bederen 1' konpainiak, Aktibo toxikoa monologoa aurkeztuko du. Egoera ekonomiko pertsonalaz arduratuta bizi den edozein pertsonaren istorioa kontatzen du lanak. Bankuen jarreraren gaineko kritika da, eta manipulazioaz, eta suizidioaz ere arituko da. Inazio Tolosa, lanaren zuzendaria da, eta Patxi Santamaria, aktorea. Aulestiko Arte Drama Laborategia jardunaldietan aurkeztuko da lana eta bi egileek emango dute haren berri 'EITB Kultura'n.

Amaitzeko, 'EITB Kultura'k Suite Navarre, Andanza dantza konpainiaren lana ezagutuko du. Nafarroako paisaia, ohitura eta tradizioetan barrena, bidaia proposatzen du, eta Almudena Lobón, Iruñean bizi den Zaragozako dantza irakaslearen sorkuntza da.

'EITB Kultura' astelehen honetan emitituko da 23:45etik aurrera ETB-1en eta 01:15ean ETB-2n.