Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Arte erakusketa batez gozatzeko aholkuak, 'EiTB Kultura' saioan

A.H.

EITB

Mikel Ruedaren Agua film laburra eskainiko du saioak, astero emitituko den film laburren zikloari hasiera emanez.

Gaurko 'EiTB Kultura-Transit' saioak arte erakusketa batez gozatzeko aholkuak emango ditu. Horretarako, hainbat aditurekin arituko dira solasean: Alvaro Rodriguez eta Daniel Castillejo arte-komisarioekin, Asier Mendizabal artistarekin, Ignacio Mugica galeristarekin, eta Guggenheim eta Artium museoetako harreman publikoetarako arduradunekin. Izan ere, bisita gidatuak, audio-gidak, idatzizko informazioa eta informazio digitalak asko laguntzen dute erakusketa bat ikusterako orduan, baina bisitari bakoitzaren bilaketa pertsonalak ere garrantzi handia dauka.

Musikari dagokionez, Joseina Etxeberria Gazteako esataria saioaren kolaboratzaile moduan estreinatuko da. Musika nobedadeak eta kontzertuak proposatuko ditu astero.

Bestalde, Mikel Ruedaren A escondidas filmaren estreinaldiaren harira, 'EiTB Kultura-Transit' saioak zinemagile bilbotarraren Agua film laburra eskainiko du. Saioak eskainiko duen film laburren ziklo berezi baten lehen atala izango da hau.

'EiTB Kultura-Transit' ostegun gauean emitituko da, ETB1en eta ETB2n, eta ostiralean, 15:00etan, berriz izango da ikusgai ETB1en.