Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur

Europako kultur hiriburuak, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

A.E.

EiTB

25 urte beteko dituen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen errepasoa ere egingo du saioak.

Gaur gauean, 'EiTB Kultura-Transit' saioak Europako kulturaren hiriburuak izango ditu ardatz. Zertarako balio du kulturaren hiriburu izateak? Kulturaren hiriburu izan diren, diren eta izango diren hirietako ordezkariei galdetuko die 'EiTB Kultura' saioak. Hau guztia izango dute hizpide Donostia 2016 hasteko urtebete baino apur bat gehiago falta denean.

Hiriburu guztien balorazioa positiboa da. Eragozpen eta trabak izan badira ere, merezi duela diote. Utzitako ondarea diferentea izan da kasu bakoitzean, baina hauxe nabarmentzen dute guztiek: herritarrek kulturarekin eta Europarekin duten harremana aldatu egin dela.

Bestalde, aste honetako saioak 25 urte beteko dituen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak eskainiko dituen ikuskizunak errepasatuko ditu.

Horrez gain, 'EiTB Kultura-Transit' saioak Lagun mina Jose Mari Goenagaren film laburra eskainiko du ETB1en gaur gauean eta ostiralean, 15:00etan. Datorren astean estreinatuko den Loreak filmaren zuzendaria da Goenaga, Jon Garañorekin batera. ETB2n ere, gaur gauean izango da ikusgai 'EiTB Kultura-Transit'.