Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Tiktara eta musika dantzagarriak, gaur gauean, 'EiTB Kultura'n
EITB
Saioak, gainera, Bilboko FANT jaialdiari buruzko erreportajea eta asteko zinema estreinaldi eta kontzertuen aurrerapena eskainiko ditu.
-
Tiktara taldeko kideak. Argazkia: tiktara.com
'EiTB Kultura-Transit' saioak Tiktara taldea ezagutuko du aste honetan. Taldearen leloa 'Gora gerri askeak!' da, eta euskaldunek gerria mugitzen ez dutela dioen mitoari aurre egitea da euren helburua. Bederatzi kidek osatzen dute Tiktara taldea, euskaraz abesten dute, son, funky eta musika afrikarren doinuak uztartuz; hau da, munduko doinuak abestu eta dantzatzen dituzte euskaraz. Duela gutxi argitaratu dute bigarren diskoa, Hariak, eta maiatzaren 15ean aurkeztuko dute Bilbon. Ondoren, Donostian, Gasteizen eta Iruñean arituko dira.
Bestalde, Bilboko FANT jaialdiaz arituko dira, eta aste honetako zinema estreinaldi eta kontzertuen errepasoan, Berri Txarrak taldeak Bilbon eskainiko duen emanaldi bikoitza eta John Berkoutek Oiartzunen eskainiko duena aipatuko dituzte.
Azkenik, Sortzaileak tartean, Aitor Ruiz de Egino eskultorea hartuko dute protagonista.
'EiTB Kultura-Transit' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.