Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Kulturaren gaineko BEZaren ondorioak, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

A.A.

EiTB

Kultur industria ezberdinek bizi duten egoera aztertuko dute, gaur gauean, "EiTB Kultura-Transit" saioan, ETB1en eta ETB2n.

Euskadin kultur industria ezberdinetan aritzen direnengana hurbilduko da aste honetako 'EiTB Kultura' saioa, duela hiru urteko BEZaren igoeraren ondorioak zeintzuk izan diren ezagutze aldera. Izan ere, kulturaren gaineko BEZa jaisteko enegarren eskaera egin dute musika arloko elkarte eta enpresa askok, eta Musikarik Gabeko Eguna deitu dute maiatzaren 20rako.

'EiTB Kultura' saioko lantaldeak jarduera ezberdinetako profesionalengana joko du, BEZa % 8tik % 21era igotzeak eurengan izan duen eraginari buruz galdetu, igoeraren arrazoiak ezagutu eta sektorearen etorkizunaz hausnarketa egiteko.

Gasteizko Jimmy Jazz bezalako kontzertu-areto txikien arduradunekin eta Get In bezalako kontzertu handien sustatzaileekin egongo dira. Gorka Otxoak eta Mireia Gabilondok antzerki eta zinema munduan aktore eta ekoizle lanetan dabiltzanen ikuspegia emango dute, eta Carlos Juarezek, zinema ekoizleena. Donostiako SADE zinema aretoen egoera ere ezagutuko dute, eta, amaitzeko, antzerki konpainia propioa duen Asier Zabaleta koreografoarekin hitz egingo dute.

Sortzaileak izeneko atalean, Kepa Garraza artista ezagutuko dugu.

'EiTB Kultura' gaur 23:25ean izango da ikusgai ETB1en, eta 00:10ean, ETB2n.

ETB2n.