Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Kalostra arte eskolan barrena, gaur, 'EITB Kultura Transit' saioan

EITB

Horrez gain Jone San Martin dantzari eta koreografo donostiarraren lana eta ibilbidea errepasatuko dute.

Kalostra arte eskola esperimentalaren ateak zabalduko ditu 'EiTB Kultura Transit' saioak aste honetan. Arte pedagogia desberdin baten bilaketa eraikitako eskolak praxian oinarrituta egiten du lan 15 ikaslerekin. Asier Mendizabal eta Itziar Okariz artistak dira Kalostrako 6 irakasleetako bi, eta proiektuak orain arte egindako bidea eta bertatik ateratako ondorioak aztertuko dituzte.

Gaztea Cover atalean, Eskean Kristoren emanaldia izango dute ikusgai. Arratiako bandak beste talde bizkaitar baten kantua moldatuz erantzun dio Gazteak botatako erronkari. Zaramaren 'Iñaki ze urrun dagoen Kamerun' abestiaren bertsioa aurkeztuko dute.

Jone San Martin dantzari eta koreografo donostiarraren lana eta ibilbide luzea errepasatuko ditu Sortzaileak atalak. Dantzaz konpainiaren Aureo ikuskizunerako koreografiatutako Jugo pieza da bere azken sorkuntza.

'EITB Kultura Transit' gaur gauean emitituko da ETB1en eta ETB2n.

2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista