Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Ostegunean, ETB1n eta ETB2n

Tabakaleran barrena, aste honetako 'EiTB Kultura Transit'en

EITB

Horrez gain, Iker Spozio artista italiarraren lana ezagutuko dute Sortzaileak atalean.

  • tabakalera

Tabakaleran murgilduko da gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioa. Ateak zabaldu zituela bi hilabete betetzear direnean, egunero gauzatzen diren ekimenak ezagutu, kultur programaren eskaintza zabala bistaratu eta kultura garaikidearen nazioarteko zentro honen proiektua sakon ezagutuko du saioak. Ane Rodriguez zuzendaria eta Tabakalerako arlo desberdinetako arduradunak izango dira bidaia honetan gidari.

Iker Spozio artista italiarraren sorkuntza izango da aste honetako Sortzaileak atalaren ardatza. Musikarekin harreman zuzena duten ilustrazioak dira nagusi bere lanetan, eta bere azken sorkuntzak Donostiako Arteuparte galerian daude ikusgai egunotan.

Seiurte taldea izango da aste honetako Gaztea Cover-eko protagonista. Berriztarrek euren bizitzako soinu-bandako talde baten kantua aukeratu dute bertsio propioa egiteko: Su Ta Gar taldearen 'Jo Ta Ke' abestia.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.