EITB Kultura | EITB

Eitb Kultura

00:08

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Maider Lopezen 'Tokialdatu' erakusketa, 'EiTB Kultura-Transit' saioan

EITB

Horrez gain, Ziomara Hormaetxea dantzari eta koreografoaren lana ezagutuko dute Sortzaileak atalean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Maider Lopez artistak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean jarritako erakusketan murgiduko da gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioa. Erakusketa aretorako espresuki sortutako instalazioa eta donostiarrak azken 10 urteetan garatutako proiektuen aukeraketa biltzen ditu 'Tokialdatu' mostrak. Maider Lopez bera izango da gidari, eta mundu zabalean garatzen duen sorkuntzaz, bere lan egiteko moduaz eta obrek eragiten dituzten kezkei buruz hitz egingo dute berarekin.

Ziomara Hormaetxe dantzari eta koreografoa izango da Sortzaileak ataleko protagonista. Symbiosis izeneko pieza da bere konpainia propioarekin sortutako lanik berriena, ikusizko arteak eta musika elektronikoa baliatuz garatutako dantza-proiektua.

Gaztea Cover ekimenaren azken emanaldia eskainiko du saioak aste honetan, eta Hesian izango da Gazteak zortzi euskal talderi botatako erronkari amaiera jarriko dion taldea. Azken 25 urteetako euskal hit bat moldatzeko desafioari Berri Txarraken 'Gezur bat mila aldiz' kantuaren moldaketarekin erantzungo dute Hesian nafarrek.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan ematen da ETB1en eta ETB2n.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena