Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Bilbao Arte zentroan barrena, 'EiTB Kultura Transit' saioa
EITB
Sorkuntza mota anitzetan landutako obrak ezagutuko ditu saioak, Bilbao Arte zentroan 2015ean lan egin duten 39 sortzaileen eskutik.
Bilbao Arte zentroan murgilduko da gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioa, 2015ean bertan lan egin duten 39 bekadunen lanekin erakusketa irekia antolatu dutela eta. Gaur egungo sorkuntza mota anitzen adibide, Jonathan Garcia Tunipaneak sortu duen Rizomata izeneko musika-automata ezagutuko dugu. Tamara Jacquin txiletarrak, bere aldetik, argazkiaren eta bideo-perfomance baten bitartez bere gorputzak gizartean duen zentzuaz egiten duen hausnarketaren partaide egingo gaitu, eta Amaia Vicentek Europako banderarekin sortutako obra interaktiboa zapaltzeko gonbita egingo du.
Sortzaileak atalean, gainera, Joseba Ponce musikariak JP Lohian & Klonen Klana proiektua aurkeztuko du. Musika proiektu berezia da hondarribiarrarena, bera arduratu baita kanta guztiak sortzeaz, instrumentu guztiak jotzeaz, grabatzeaz, ekoizteaz, diseinuaz eta bideoklipa egiteaz. Bi urtez garatutako sortze prozesua eta emaitza azalduko ditu saioan.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
B1en eta ETB2n.