Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Albaola eta 'San Juan' itsasontzia, 'EiTB Kultura Transit'en

A.H. | EITB

Horrez gain, Sortzaileak atalak Eneko Etxeandia musikari eta diseinatzaile grafikoaren lana ezagutuko du gertutik.

Aste honetan, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara hurbilduko da 'EiTB Kultura Transit' saioa, eta San Juan baleontzia eraikitzeko lanak ezagutuko ditu. XVI. mendeko baleontzien erreplika asko egin dira, baina Kanadan hondoratu zen ontzi horren moduko bat egiteko lanak berezitasun handi bat du: eskuz eta modu tradizionalean egiten ari dira, oinarri zientifikoak erabiliz.

San Juan euskaldunon itsas kultura babestu eta ezagutzera emateko motorra da. Iaz, 50.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten Albaola museoa. Faktoria honi esker, gainera, jarduera handia sortu da baleontzia eraikitzeko material ekoizleen eta ofizioen inguruan. 'EiTB Kultura Transit' saioak honen inguruan hitz egingo du proiektu honetan parte hartzen ari diren guztiekin; besteak beste, Albaolako presidentearekin, baleontziaren eraikitzaileekin, boluntarioekin eta gidari moduan lan egiten dutenekin.

Bestalde, Eneko Etxeandia rock-and-roll musikariari eta diseinatzaile grafikoari eskainiko diote aste honetan Sortzaileak atala. Teen Dogs, Nuevo Catecismo Católico eta Lie Detectors taldeetan ibili da, gitarra-jotzaile eta abeslari bezala. Gainera, hainbat areto edo ekitalditarako kartelak diseinatzen ditu, betiere punk eta rock mugimenduaren estetikatik gehiegi aldendu gabe. Izan ere, horren esanetan, rocka, musika ez ezik, irudia ere bada, banatu ezin diren bi esparru izateraino.

'EiTB Kultura Transit' gaur izango da ikusgai eitb.eus-en, ETB1en (23:25) eta ETB2n (01:25).

1:25).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista