Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Koldo Zuazua zinema ekoizlea, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Horrez gain, Igor Arzuaga musikariaren lana ezagutuko du Sortzaileak atalak.

Gaurko 'EiTB Kultura Transit' saioak zinema produkzioaren mundura hurbilduko gaitu, Euskadi eta Estatu mailako ekoizle aktiboenetako baten eskutik: Koldo Zuazua. Kowalski Films ekoiztetxearen jabeak 40 film baino gehiagotan parte hartu du. Azkena asteburu honetan estreinatuko da zinema aretoetan: Fernando Francoren Morir. Laster, gainera, Zinemaldian arrakasta handia izan duen euskarazko Handia pelikula estreinatuko dute. Horren ekoizleetako bat izan da.

Zinema ekoizleak pelikulako pieza guztiak bat etortzeaz arduratzen dira. Koldok bere lana nola bizi duen azalduko du: bere gain hartzen dituen arriskuak zeintzuk diren, nola lan egiten duen sortzaileekin, finantziazioa lortzeko nolako zailtasunak izaten dituzten eta grabazio lanen nondik norakoak azalduko ditu. Besteak beste, La pelota vasca, Ocho apellidos vascos, Regresión, La herida eta Yo también pelikuletan aritu da Koldo.

Igor Arzuaga musikaria, Sortzaileak atalean

Sortzaileak atalak, aste honetan, Igor Arzuaga musikari laudioarra hartuko du protagonista. Aurten Nire begiak diskoa kaleratu du, bere bakarkako ibilbidean pianoa eta ahotsa ardatz dituen zazpigarrena. Aurretik, besteak beste, Exkixu taldean eta Mikel Urdangarinekin aritu da. Mara ezizenarekin ere ikusi dugu agertoki gainean, politikoki zuzenak ez diren jokabideak dituen pertsonaia baten azalean. Aske sentitzeko beharrak bultzatzen omen du Arzuaga mundu propio hau sortzera, baita gaueko ordu txikietan ere.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

2n.