Itxi

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Alicia Amatriain dantzaria, aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Horrez gain, Sahatsa Jauregi Azkarate izango da 'Sortzaileak' ataleko protagonista.

  • Alicia Amatriain dantzaria. Argazkia: EiTB

    Alicia Amatriain dantzaria. Argazkia: EiTB

Aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak Alicia Amatriain izango du protagonista. Hiru hamarkada igaro dira Alicia Amatriain bere hiriko agertokian lehenengoz dantzatu zenetik. Bere hiritik milaka kilometrora bada ere, ez dio hazteari utzi denbora horretan guztian. Stuttgarteko ballet konpainian egin du bere ibilbidea Amatriainek, munduko konpainia entzutetsuenetakoan. Udazkenean Donostia bihotzean ikuskizuna eskaini du, eta, tartean, Egurra pieza sortu du okasiorako.

Sahatsa Jauregi Azkarate

Artista hernaniarra Bilboko Consonni arte garaikideko ekoiztetxean egoiliar gisa aritu da, eta bertan garatu du Del cuarenta al uno proiektua. Lan horri buruz, San Frantzisko auzoko tabernetan egindako esku-hartzeei buruz eta bere sorkuntza prozesuaz hitz egin dute berarekin.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.