Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Ximun Fuchs aktorea eta Juxe Areta musika argazkilaria, 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Ximun Fuchsek eta Juxe Aretak euren lan eta proiektuez hitz egingo digute gaur Elías Querejeta Zine Eskola berrian.

  • Ximun Fuchs, 'Hitzetik Hortzera' saioan

    Ximun Fuchs, 'Hitzetik Hortzera' saioan. Argazkia: EiTB

Elias Querejeta Zine Eskola berrian, Ximun Fuchs aktore eta zuzendaria eta Juxe Areta musika argazkilaria elkartuko dira gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioan.

Zentroaren lehen ikasturtean bete-betean sartuta daude Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleak. Donostiako Zinemaldiarekin batera abiatu zuten ikasturtea, eta datorren urteko Zinemaldira arte bertan izango dira Europatik, Hego Amerikatik eta Asiatik etorritako 45 ikasleak.

Artxiboa, komisariotza eta sorkuntza sailetan daude banatuta, eta klase arruntak baino laborategia ematen dute, bertan lan egiteko moduagatik.

Ximun Fuchs: Kutunen Zakua

Ximun Fuchs aktore eta zuzendariak Larraldea baserrian eman digu bere proposamenen berri; izan ere, Senpereko leku eder honetan du bulegoa beste lau lagunekin elkarlanean sortutako Gastibeltza Filmak ekoiztetxeak.

Euskal kulturaren ekintzaile honek Jainkoak ez dit barkatzen eta Vals im bashir dokumentalak, The Blaze musika-taldea, Hozkailua antzezlana eta A los pies del caballo eta Moroak gara behelaino artean? liburuak atera ditu zakutik.

Juxe Areta: Sortzailea

Juxe Areta argazkilaria dago Blackirudi Faktoriaren atzean. Rock-and-rolla eta musika dira bere pasioa, eta zaletasun horri tiraka sartu zen argazkilaritzan, bere ogibide eta bigarren pasio bihurtu den munduan. Kontzertuetako argazkiak atera ditu 20 urte baino gehiagoz, eta erretratuetan oinarritutako proiektu berri batean murgilduta dago orain.

Horren estudioan eta laborategian izan gara, kopia bat nola egiten duen ikusi eta 'analogikoaren magia' ezagutzeko. Itzali argiak eta piztu bonbilla gorria, zuri-beltzeko mundua hastera doa eta!

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.