Euskaldunak
Gaur
Kontxu Odriozola, Pello Zabala eta Jon Plazaola, 'Euskaldunak' saioan
A.A.
EiTB
Hasier Etxeberriak gidatzen duen saioaren 5. atala izango da ikusgai, gaur, 21:45ean.
Gaur izango da ikusgai 'Euskaldunak' saioaren bosgarren emanaldia, 21:45ean, ETB1en. Bertan, Kontxu Odriozola aktorea, Pello Zabala Arantzazuko fraidea eta Jon Plazaola aktorea izango dira protagonistak.
Aurreko gonbidatuak bezala, euren bizitzaz, lanaz eta pentsaeraz ariko dira solasean hiru lagunak Hasier Etxeberriaren konpainian, Gipuzkoako mendi horretako etxe batean. Elkarren berri bazuten ere, hiru gonbidatuek ez zuten elkar ezagutzen, saio honetan batu diren arte, eta inoiz ez dira hirurak leku berean bilduta egon. Hiruren artean aitortza-giro moduko bat sortu eta gaur arte esan gabe dituztenak esango dituzte.
Orain arteko 'Euskaldunak' saioetan hauek izan dira gonbidatu: Anne Igartiburu, Hilario Arbelaitz eta Bernardo Atxaga, lehenengoan; Miren Agur Meabe, Pedro Migel Etxenike eta Xabier Amuriza, bigarrenean; Txaro Arteaga, Julen Madariaga eta Judas Arrieta, hirugarrenean; eta Arantxa Urretabizkaia, Joseba Errekalde eta Iñaki Perurena, laugarrenean.