Itxi

Euskalonski

Euskalonski

Euskalonski

22:30ean

Pello Reparazek Mosku ezagutuko du gaur gauean 'Euskalonski' saioan

EiTB

Plaza Gorria eta Kremlin ezagutzeaz gain, Errusiako hiriburuko istoriorik bitxienak ezagutuko ditu bertako 'euskalonskiekin' batera.

0:28

Gaurko 'Euskalonski' saioan, Pello Reparaz Errusiako hiriburura iritsiko da, Moskura, hain zuzen ere.

Hiria zeharkatzen duen Moskova ibaia izango balitz bezala gurutzatuko du Pellok metropoli jendetsua; Plaza Gorri eta Kremlin ezagunetatik hasi eta taberna sobietar txiki eta ezkutueneraino. Munduko herrialde handieneko hiriburu izan arren, Moskun bada handitasuna alde batera utzi eta gauza txikiak preziatzeko joera duenik, euskararekin liluratuta dauden errusiarrak tartean. Hainbat istorio bitxi ezagutuko ditu Pellok bertan: euskararekin bat-batean topo egin dutenak, unibertsitatean ikasi dutenak, ikasketa prozesurako musikaz baliatu direnak edota Oñatin egindako lagunekin mintzatu ahal izateko euskara ikasteko erronka bere gain hartu zutenak.

Horien guztien eskutik, antzinako zein gaur egungo Mosku ezagutuko ditu Pellok; nolakoa zen, nolakoa den eta nolakoa izango den. Ongi etorri Errusiara!

'Euskalonski' saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.