Itxi

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Euskotren Winter Series

Zesta-punta

Helena-Arai eta Erika-Maialen bikoteek jokatuko dute Euskotren Winter Series txapelketako final handia

EITB MEDIA

Banakako Series txapelketaren finalean, berriz, Erkiaga eta Johan izango dira aurrez aurre. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira, 22:15etik aurrera.

0:40
Euskotren Women Winter Series

Astelehen honetan, Euskotren Winter Series emakumezkoen zesta-punta txapelketako final handia jokatuko dute Helena-Arai eta Erika-Maialen bikoteek Durangon, Ezkurdi frontoian. Dagoeneko ez da sarrerarik geratzen; beraz, frontoia beteta egotea espero da.

Helena Barrenetxeak eta Arai Lejardik lehen finalerdian Maite Ortiz de Mendibil eta Frida Watkins bi setetan (15-14 eta 15-12) mendean hartu ostean lortu zuten finalerako sailkatzea. Erikak eta Maialenek, bestetik, Elaia Gogenolari eta Naroa Merinori irabazi zieten bigarren finalaurrekoan. Mugartegi eta Lejardi markinarrak Euskal Ligako txapela irabazi zuten joan den ostiralean. Zumaiak finalean, Erika eta Arai izan ziren nagusi Elaia eta Fridaren aurrean. Astelehen honetan, bi markinarretako batek txapela lortuko du. Egungo Winter Serieseko txapeldunak dira, baina bietako batek soilik lortuko du Durangon podiumera igotzea.

Bestetik, Banakako Series lehiako finala jokatuko dute Erkiagak eta Johanek. Bi hitzorduak ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita.