Itxi

Ez Da Posible

22:30ean

Donostiako jaiei buruzko "Ez Da Posible!" berezia, gaur gauean, ETB1en

EITB Media

Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiak azken ia 40 urteotan utzi dizkigun momenturik onenak errepasatuko dituzte programa berezian.

  • "Ez da Posible!" berezia: Artillero

    "Ez da Posible!" berezia: Artillero

"Ez Da Posible!" saioak Donostiako jaiei buruzko saio berezia eskainiko du gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. Hala, Euskal Telebistak festetan murgiltzeko aukera bikaina eskainiko du berriz ere, zentzuz eta arduraz jokatuta. Parrandan atera gabe, etxetik gozatu ahal izango da garai bateko festa giroarekin.

Horretarako, Donostiako Aste Nagusiak azken ia 40 urteotan eman dizkigun momenturik onenak errepasatuko dituzte. Ba al zenekiten lehen festei hasiera emateko ez zela kanoia erabiltzen? Geroagoko kontua izan zen hori. "Ez da Posible!" saioan mota guztietako bitxikeriak erakutsiko dizkigute. Festetako parrandazalerik handienak, momentu lotsagarrienak, kazetari eta festazaleen arteko tentsio uneak… Pandemiaren aurreko jaiak nola ziren ikusi eta gogoratzeko aukera izango da. Ohi bezala, umorea eta giro ona izango dira Artillerori buruzko saio berezi honen ardatz nagusiak.

Sanferminetako, Madalenetako eta Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaien inguruko berezien ostean, hemen dugu Donostiako jaiei buruzko "Ez Da Posible!" saioa. Gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.