Gailurra Xtreme
Gaur, 22:30ean
Gaztañazpi eta Txikon bi eguneko espedizioan Perdidora, 'Gailurra Xtreme' saioan
EiTB
Aurkezleak neguan Monte Perdidora igo nahi duenaren aitzakiarekin, bi egunetako espedizioa partekatzeko gonbita egingo dio mendizaleari.
Gaur gauean, 22:30ean, 'Gailurra Xtreme' saioan, Ibon Gaztañazpik bisita egingo dio Alex Txikon alpinista lemoarrari. Neguan Monte Perdidora igo nahi duenaren aitzakiarekin, bi eguneko espedizioa partekatzeko gonbita egingo dio. Everestetik itzuli berritan, Txikonek gonbita onartu eta bidaiari ekingo diote. Mendi jarduera ezberdinak egiteko aukera probestuko dute Aragoiko lurretan barrena.
Bestalde, 'Gailurra Xtreme' lehiaketaren bigarren denboraldia egiteko lehiakide bila dabil. ETB1eko saioak 22 lagun behar ditu, aurreko edizioan baino 10 gehiago. Lehiakideek beste mendi ibilbide bat egin beharko dute, euren bizitzako erronkarik gogorrenetako bati aurre eginez.
Mendia, orientazioa eta erronkak gustuko dituztenei parte hartzeko deia egiten die saioak. Datuak gailurra@eitb.eus helbidera bidalita eta 650 503 001 telefono zenbakira deituta eman daitezke.
Castingak hurrengo asteetan egingo dira, eta lehiaketaren bigarren edizioa ekainaren 1etik 15era grabatuko da.